Pirritx, Porrotx eta Marimotots baserrian

Guaixe 2016ko mai. 24a, 12:22

Bihar, 17:00etan, Altsasuko Burunda pilotalekuan.

Altsasuko Gazte Asanbladak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek Amalurra ikuskizuna ekarriko dute Altsasura, amalurra eta baserria oinarri duena. Pailazoak baserrira joanen dira Marimototsengana. Han Marimo opatuko dute, Ilargirekin ikasten ari dena, baserritarra izan nahi baitu. Ilargi haurdun dagoenez, denek baserriko lanetan lagunduko diote. Laster jaioko da umetxoa.



Baserritarrak zerua irakurtzen du, izarrak, hodeiak eta haizea ezagutzen ditu, eta eguraldia iragartzen du. Baserritarrak lurra du ama, eta amak bera zaintzen duen bezala zaintzen eta maitatzen du berak ere lurra. Sendabelar eta ukenduekin, abereen laguna eta sendagilea da, baita pertsonena ere. Larrean bertsotan eta azokan hizketan, euskararen zaindaria da. Baita ekonomista ere, nahiz Porrotxek dioen bezala, matematika baino, maitematika nahiago izan. Baserritarra, eman eta hartu, jakintsua eta eskuzabala da.