Rock ilun dosia

Guaixe 2016ko mai. 20a, 14:50

Gaur, 22:30ean, Altsasuko Arkangoa tabernan.

Kabbalah talde iruindarra gaur Altsasun izanen da. Las Culebras taldean ibilitako Marga Malariak eta Karmenek sortu zuten taldea, oraingoan 70ko hamarkadara begiratuz. 2013an EPa argitaratu zuten eta 2015ean Primitive Stone lana. Joan den urtean bikoari Alba gitarra-jolea batu zitzaien. Hirukoaren doinuek occult rockeko, 70eko retroko eta 60eko hamarkada bukaerako heavy-psikodelia klasikoko izpiak eskaintzen ditu. Hala, Black Sabbath, Kyuss edo Danzig taldeen itzala nabarmena da. Altsasun euren azken EPa, Revelations, aurkeztuko dute.