Sakana Maitia Altsasun

Guaixe 2016ko mai. 20a, 12:04

Gaur, 22:00etan, Iortia kultur gunean.

Sakana maitia kantu bat da. Baita dokumental bat. Baita kontzertua ere. Ikuskizun guztiaren hasieran Iñigo Muñoak eta Manex Albirak sortutako kantua dago. Ibarreko hainbat elezahar, mito eta Sakanako historiako pasarteak aipatzen ditu kantuak: Gartzia Ximenez, Goñiko Teodosio, Amaia, Amalurra, 36ko estatu kolpea… Oier Albizturrekin eta Asier Beltzarekin hasi ziren kantuari irudiak jartzen. Bideoklipa behar zuena, kantua gidari, dokumental ere bilakatu zen, kultura eta historia ikuspuntutik osatuta dagoena. Kantuan aipatzen direnei testuingurua eman nahi die. Eta aurkezpenerako zuzeneko musika ezin zela falta uste zutenez, Hi Debei taldea sortu zuten, propio. Aurkezpenean Erkudengo Ama abesbatza ere ariko da.

Erlazionatuak