Villafrancar erako Bernarda Albaren etxea

Guaixe 2016ko mai. 20a, 10:13

Larunbatean, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Teatreves, Altsasuko Amateur Antzerki Zikloak azken saioa izanen du bihar. Zikloa ixteko Caricaturasek, Villafrancako antzerki taldeak, Federico Garcia Lorcaren La casa de Bernarda Alba lan ezagunaren moldaketa dakar. Taldeko zuzendariak, Jon Barbarin ihabardarrak, muntaia horri bere ukitua eman dio: ez dago gizonezkorik, denak emakumezkoak dira, zortzi.

Drama da bihar taularatuko dena. Senarraren heriotzaren ostean, Bernardak diziplina zorrotza ezarriko die bost alabei. Hori, praktikan, haiendako bizirik lurperatzea bezala izanen da. Pepe el Romano—antza denez, Angustias alaba zaharrenarekin ezkondu nahi du— eszenan agertuko da eta horrek hainbat gertaera eraginen ditu, espero ez den amaiera tragikoa izanen duena.

Taldeaz
Caricaturas taldea 2011ko irailean sortu zen. Aurreneko urtean Recortes de lo cotidiano eta Cosicas del parque muntaiak prestatu zituzten. Caricatura Txiki taldea sortu eta hark Las emociones vistas por un par de docenas de calcetines eta El gallo Kiriko y su cuento onomatopéyico muntaiak eskaini zituen. 2012-2013 ikasturtean hasi zen taldea zuzentzen Ion Barbarin. Haren esanetara taldeak Lisístrata mustu zuen apirilean eta garilean Microteatro, pequeñas escenas de grandes obras. Azken lan horretan hainbat obren eszenak jokatu zituzten aktoreek: La Casa de Bernarda Alba, La Edad de la Ciruela, Ay, Carmela, eta Las farsas de Alfonso Zurro. Ondoren etorri ziren Hombres eta Aquí no paga nadie (Dario Forena) antzezlanak eta Altsasun jokatuko dutena. Beste bi obra prestatzen ari dira dagoeneko.

Aktoreak
Cristina Fernandez

Cristina Fuertes

Lola Jimenez

Olatz Jimenez

Mª Carmen Mayayo

Marlene Romeo

Miren Segura

Rosa Soret