Bakaikoa-Bakedano ibilbidea, Altsasuko Mendigoizaleekin

Guaixe 2016ko mai. 20a, 11:25

Igandean, 7:00etan Altsasuko Mendigoizaleen egoitzan jarri dute hitzordua

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak mendi ibilbidea antolatu du iganderako. Hitzordua Altsasuko klubean jarri dute, goizeko 7:00etan. Handik autoetan Bakaikura joango dira eta Bakaikuko mendietatik ekingo diote ibilbideari, Bakaikun hasi eta Bakedanoraino joateko. “Urbasa-Andia zoragarria dago. Orain da unea bertan gozatzeko. Paraje bikainetatik pasako gara eta gure ibilbidean parte hartzera animatzen diegu sakandarrei” adierazi digu Altsasuko Mendigoizaleak taldeko Javier Zelaiak. Ibilbidea egin nahi dutenek hots egin dezatela 650 507 194 telefonora.