Villalobos urrezkoa eta Chamorro brontzezkoa

Guaixe 2016ko mai. 25a, 11:46

Espainiako Irristaketa Zirkuituko Abiadura Txapelketatik dominekin etorri dira

Asteburuan Espainiako Irristaketa Zirkuituko Abiadura Txapelketak jokatu ziren A Coruñako Sadan. Barañaingo Lagunak taldean dabilen Unai Villalobosek 5.000 m puntuazioko lasterketa irabazi zuen eta urrezko domina lortu zuen. Eta bere taldekide Ander Chamorrok 1.000 metroko lasterketan brontzezko domina kolkoratu zuen.