Pirritxek eta Marimototsek Sakanako haurrak dantzan jarri zituzten

Guaixe 2016ko mai. 26a, 12:00

Amalur bere azken lana aurkeztu zuten Altsasuko Burunda pilotalekuan

Sakanako haurrek gozatu ederra hartu zuten atzo, Pirritxek eta Marimototsek euren azken lana, Amalur, aurkeztu baitzuten. Tamalez, Porrotx gaixorik zegoen eta ezin izan zen Altsasura etorri. Hala ere, txikienak eta ez hain txikiak dantzan jarri zituzten pailazo maitagarriek.