Emakumezkoen literaturarako atea

Guaixe 2016ko maiatzaren 26a

Gaur, 19:00etan, Altsasuko Gure Etxea eraikinean.

Altsasuko mugimendu feministak antolatutako Maiatza Feminista egitarauaren barruan Castillo Suarez idazleak solasaldia gidatuko du gaur. Suarezek hainbat emakume idazleren testuak ekarriko ditu: urrutikoak eta gertukoak, zaharrak eta berriak, baina guztiak bihotzeraino iristen direnak. Ez da hitzaldi bat izanen, testuak eta argazkiak izanen dira solasaldirako aitzakia.