Delituen biktimak

Altsasu aldeko Gizarte Zerbitzuak 2016ko mai. 27a, 08:15

Nafarroan badugu delituen biktimendako laguntza zerbitzu bat, berriki tokiz aldatu dutena. Justizia Jauregian, San Roke kalean, kokatu dute orain, beheko solairuan. Diziplina desberdineko talde batek dauka zerbitzuaren ardura: gizarte langileak, arlo juridiko eta administratiboko langileak eta psikologoak. Zerbitzu honek eskaintzen duena:

-Epaitegietatik bideratutako mediaziorako kasuak artatu; prozesu judizial baten ondorioa da hau. Epaileek bideratzen dituzte kasuak eta egoera zehatz batzuetan ordaindu beharreko zerbitzua da.

-Ezintasun eskaerak jaso eta bideratu, beharrezkoa den informazio gehiago lortu.

Bestetik, jende aurreko arreta ematen dute ere. Gai honen inguruko zalantza eta informazioa ematen dute, behin haiekin kontaktua eginda: prozesuaren pausuak, kuradoretza, nola jokatu, tutorea izateak sortzen dituen betebeharrak, ezintasuna duenaren ondasunekin nola jokatu, zein kasutan den beharrezkoa prozesua hastea, aparteko neurriak –indarrezko sarrerak, adibidez– hartu ote daitezkeen edota gai honen inguruan suertatzen den edozein galdera.

-Biktimei laguntza, nahiz eta salaketa bat jarri ez izan. Beharren araberako arreta psikologikoa eta laguntza emozionala eman, urgentziako laguntza, aholku juridikoak jasandako delituari lotuta, orientazioa salaketa jartzeari begira, dauden gizarte baliabideen orientazioa eta jaso ditzaketen diru-laguntzei buruzko informazioa eman, besteak beste.

Doakoa den zerbitzu publiko honen helburu nagusiak, batetik, biktimen eskubideen babesa eta defentsa eta, bestetik, biktimen babesgabetasun sentimendua gutxitzea dira. Edozein delitu motatako biktimari laguntza ematen zaio, baina esan beharra dago gaur egun emakumeen kontrako delituak jasan duten biktimen kopurua nabarmenagoa dela.

Informazio gehiago: www.cfnavarra.es/asistenciavictimas 

Harremanetan jarri edo hitzordua hartzeko:

848 421 387, 848 423 376, 848 427 671 edo ofidel@navarra.es