Sakanako Futbol 8 Topaketen azken jardunaldia jokoan

Guaixe 2016ko mai. 27a, 08:56

Igandean Altsasuko Dantzaleku zelaian

Sakanako Futbol 8 Topaketen 19. eta azken jardunaldia jokatuko da igandean Altsasuko Dantzaleku zelaian. Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu topaketak. Helburua futbolean aritzen diren Sakanako 9 eta 11 urteko neska-mutikoei lehiaketa batean aritzeko aukera ematea da, gaztetxoek futbolaz gozatzea, eskualdetik atera gabe. Baina ez da txapelketa, ez da sailkapenik egiten, neska-mutikoek lehiaketa baten presiorik gabe aritzeko. Aurten 9 talde lehiatu dira eta topaketen balorazio ona egin dute.

19. jardunaldia (igandean Dantzalekun)
11:00etan: Kaixo – Mediolanum
11:00etan: Dantzaleku – Tipi Tapa
12:00etan: Sayas – Etxarri Aranatz
12:00etan: Urdiain – Lagun Artea
Atsedena: Sutegi