Tratu txarrengatik kamioilaria atxilotuta

Guaixe 2016ko mai. 30a, 14:31

Foruzaingoak 45 urteko gizon poloniarra atxilotu zuen hilaren 19an. Kamioi gidaria ogibidez, bere bikotekidea, Burgosko emakume bat, gasolindegi batean uzten saiatu zen eztabaida baten erdian. Emakumeak aurretik antzekoak pasa izan zituela salatu zuen. Gainera, mehatxuak jasan eta gertaerak ez salatzera derrigortu zuela ere salatu zuen. Gizona Iruñeko 1. Emakumeenganako Indarkeri Epaitegira eraman zuten.