Altsasuar bati karabinaz katua hiltzea egotzi diote

Guaixe 2016ko mai. 30a, 15:12

Foruzaingoak 44 urteko altsasuar bati etxeko abereei tratu txarra ematea egotzi zion ostegunean. Karabina tiro batez pertsiar katua hiltzea leporatzen diote. Foru poliziak hilaren 22an jaso zuen salaketa. Foruzaingoak zabaldu duenez, gertaera familia eztabaida baten erdian gertatu zen. Jazotakoa egiaztatu ondoren, arma bereganatu zuen poliziak eta delitua egotzi dio. Iruñeko 2. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak eta  Nafarroako Ingurumen Fiskaltza jakinaren gainean daude. Salatzaileari aurretik katu gehiago hil dizkiotela jakinarazi du poliziak, ustez pozoiarekin.