Dantzariak oholtzara

Guaixe 2016ko eka. 3a, 12:37

Igandean, 18:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Altsasuko Musika eta Dantza eskolako dantza ikasleak ikasturtean bigarrenez zapatuko dute Iortiako eszenarioa. Martxoan eskainitako jaialdian euskal dantzak izan ziren ardatza. Etzikoan, berriz, euskal dantzetan eta bestelako doinuetan oinarrituta koreografiak eskainiko dituzte.