Hortzak zorroztu: badatoz Pintxo Asteburuak!

Guaixe 2016ko eka. 3a, 11:39

Ekainaren 3tik 5era eta 10etik 12ra bitartean, Xurrut osatzen duten tabernek primerako gutiziak eskainiko dituzte.

Altsasuko Tabernen Xurrut elkarteak –Arkangoa, Gautxori, Koxka, Lezea, Urtzi eta Xume– antolatuta, asteburu honetan hasiko dira 2016ko Pintxo Asteburuak. Aurten bi asteburutan gozatu ahal izango da taberna hauek antolatutako pintxo bereziez: ekainak 3 eta 5 arteko asteburuan eta ekainaren 10etik 12ra arteko asteburuan.

Sariak
Aipatu tabernek primerako gutiziak prestatu dituzte Pintxo Asteburuak ekimenerako. 2,20 eurotan, mokadu oso finez gozatzeko aukera izango da. Pintxoa dastatzearekin batera Xurrutek prestatutako txartela sinatuz gero, primerako sarien zozketan parte hartzeko aukera izango da. Guztira 6 afari eta 100 euroko 6 sari zozketatuko dira. On egin!