Juniorrek XXI. Udaberri Trofeoa Altsasun

Guaixe 2016ko eka. 4a, 16:00

Quesos Albeniz taldeko junior mailako txirrindulari batzuk.

Igandean, 10:30ean, Altsasuko udaletxe paretik

Junior mailako txirrindulariek XXI. Udaberri Trofeoa dute jokoan igandean, 10:30ean, Altsasun. Burunda Txirrindularitza Klubak antolatutako probak 91 km ditu guztira, eta Altamirako portua lautan igo beharko dute txirrindulariek.

Altamira lautan
Altsasutik aterata, Ziordiraino joko dute txirrindulariek, han buelta hartu eta Olaztitik Altamirara igotzeko. Hura jaitsi eta Arbizuraino joko dute, Lizarragabengoatik barna Etxarri Aranatzera iristeko. Atzera ere Ziordiraino iritsiko dira gero, buelta hartu eta Altamirari bigarren aldiz ekiteko. Hura jaisterakoan Iturmendiraino joko dute eta handik buelta hartuta, Ziordiraino iritsiko dira, buelta hartu eta Olaztitik hirugarrenez Altamira igotzeko. Altamira jaitsita, berriro Olazti herrira iritsiko dira, laugarrenez Altamira igotzeko. Hura jaitsita, Altsasuko helmugara joko dute txirrindulariek.