Igandean Balankalekura emakumeekin

Guaixe 2016ko eka. 3a, 14:29

Igandean, 8:30ean, Altsasuko Foru plazatik

Dantzaleku Sakanako mendi ataletik sortutako emakumeen taldea aurreko asteburuan hasi zen martxan. Arania-Sarabe ibilaldia egin zuten, tarteka korrika. “Oso ongi pasatu genuen, giro bikainean, ibilbide ederra egin genuen” adierazi digu bertako kide Marijo Arzak. Igandero Sakanako mendiak ezagutzeko asmoa dute. Igandean Balankalekura joatea da asmoa. Hitzordua goizeko 8:30ean jarri dute, Altsasuko Foru plazan.