Prekarietatearen kontra, eskutik

Guaixe 2016ko eka. 6a, 17:07

Sakandar talde batek deituta giza kate batek Altsasuko enplegu bulegoa eta Iortia kultur gunea lotu zituen ostiralean. Langile, feminista, pentsiodun, gazte eta beste arlo batzuetako ordezkariak ziren pertsonek parte hartu zuten giza katean. Erakutsi zituzten karteletan honako leloak irakur zitezkeen: astean 65 ordu lanean eta 1.100 euroko soldata; lan eskubideak defendatzeagatik kaleratuta; gure borroka ez dago krisian; lan munduan diskriminaziorik ez; euskaraz lan eta bizi nahi dugu; langile ikusezinak izan ginen baina borrokan ikusiko gaituzue; 1.080 euroko pentsioa minimoa; emakumea, 30 urte lanean eta 10 urte kotizatuta, pentsio eskubiderik gabe; prekarietatea suntsituko dugu; lan berdina, soldata berdina; feministok prekarietateari planto; 35 orduko lanaldia;