Tabernaren Acantilado zinemetan

Guaixe 2016ko eka. 7a, 18:05
Helena Taberna filmaketako une batean. Argazkia: Fernando Marrero.

Helena Tabernaren azken filma, Acantilado, ostiralean mustu zen estatuko 66 aretotan. Daniel Grao, Goya Toledo, Juana Acosta, Ingrid Garcia-Jonsson eta Jon Kortajarena dira altsasuarraren thrillerreko protagonistak. Haiekin batera pelikulan paperak jokatu dituzte Josean Bengoetxeak, Ana Graciak eta Xabier Elorriagak.

Lucia Etxeberriaren El contenido del silencio liburuan inspiratutakoa da Tabernak filmatu duen lana. Haren gidoia altsasuarrak berak,  Andres Martorellek eta Natxo Lopezek idatzi dute. Kanariar Uharteetan sekta batek Cordelia gaztea bereganatzen du. Zenbait hilabete beranduago bere anaia Gabrielek kanarietan sekta batean izandako talde-suizidio baten berri jasoko du. Arreba txikiena da eta urteetan ez du ikusi. Gabriel irlara joanen da, ikertzera.