Daniel Mugika garaile Altsasuko XXXI. Udaberri Trofeoan

Guaixe 2016ko eka. 8a, 10:15

Lehen sakandarra Alex Unzilla izan zen, 10. postuan

Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatuta, igandean junior mailako XXXI. Udaberriko Trofeoa jokatu zen Altsasun, jubenil mailako Nafarroako Txapelketa. 91 km-ko lasterketan, txirrindulariek lautan igo behar izan zuten Altamirako portua. Helmugara 14 taldeko tropeltxoa iritsi zen eta esprint estuan Combustibles Galdeanoko Daniel Mugika izan zen txapelduna (2:18:57). Trans-Lujan CC Mollet taldeko Daniel Melladok eta David Gijonek osatu zuten podiuma. Quesos Albeniz taldeko Alex Unzilla 10.a sailkatu zen, denbora berean. Bere taldekide Asier Etxeberria 13.a izan zen, Xabier Maiza 17.a, Hodei Zia 20.a eta Juan Riaño 30.a. Taldeka, Quesos Albeniz hirugarrena izan zen. Mendiko trofeoa Caramelos El Caserioko Juan Esteban Lozanok irabazi zuen eta tartekako helmugen trofeoa Hodei Ziak.