AEK-ko irakasle den urdindar batek gidatuta, Aitor Irigoien, makina bat gazte euskalkia lantzeko saioan parte hartu zuten ostiralean. Altsun Eskuaz taldeak antolatuta aurkezpenak, hiztegia eta bestelako esapideak jolasen bidez ikasteko aukera izan zuten. Saioaren akaberan parte-hartzaileek Kima euskara taldeak 2006an argitaratutako Jose Iriarte Zufiaurre, Ttotto, bertsolari altsasuarrari buruzko liburu bana jaso zuten opari.