Komunala XXI. Mendean jardunaldia hartu zuen Altsasuk ostiralean eta larunbatean. Komunalen gobernantza eta hartan herritarren parte hartzea aztertu zituzten. Esaterako, Asun Berastegi arbizuarrak Etxarri Aranatzen beheko basoa kudeatzeko aziendarekin egiten ari diren egitasmoaren berri eman zuen. Andoni Otamendi bakaikuarrak, berriz, SAkanako komunalen inguruan egindako lana aurkeztu du. Igandean Aralar Elkarteko ordezkarien laguntzaz mendia nola kudeatzen duten ezagutzeko aukera izan zuten jardunaldian parte hartzen dutenek.