Sei pintxo berezi aukeran

Guaixe 2016ko eka. 10a, 10:58

Joan den asteburuari segida emanen dio Xurrutek, Alde Zaharreko tabernen elkarteak, eta bakoitzean berriro pintxo berezi bat dastatzeko aukera izanen da. Gutizia txikiak 2,2 eurotan eskuratu daitezke. Seiak jaten dituztenek eta txartela osatu hainbat sariren zozketan sartuko dira: sei afari eta 100 euroko sei sari.

Honakoak dira dasta daitezkeen pintxoak: Arkangoa, eguzki-lore izenekoa; Gautxori, arkume-txuleta foie bexamel eta ardo beltz erredukzioarekin; Koxka, barazki bexamela duen brika, onddo saltsa duten intxaurrekin eta ogi xigortu gaztaduna; Lezea, espinaka, erremolatxa eta sepia espagetiak ganba bexamel, gazta eta alioli saltsekin; Urtzi, otarrainxka kurruxkaria baratxuri beltzeko saltsan; Xume, arrautzeztatutako bakailaoa, piperrak, pikillo saltsa eta otarrainxkak.