Alde Zaharreko auzotarren festa

Guaixe 2016ko ekainaren 10a

Altsasuko Alde Zaharreko auzotarrek laugarren urtez euren festa ospatuko dute bihar. Ferial kaleko aska ondoan goizter hasiko dira bazkarirako zikiroa prestatzen. Lana egin bitartean, 13:00etan, gosaldu eginen dute. Mahaiaren bueltan bazkaltzera 125 bat pertsona eseriko dira 15:00etan. Mahaiaren inguruan daudela kantuak ez dira faltako. Herri kirolak, zortzikoa eta bestelako dantzak eta gehiago izanen dira arratsaldean.