Erritmikoko gimnastak abesbatzaren doinura

Guaixe 2016ko eka. 10a, 12:25

Larunbatean, 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Ikuskizun horrekin despedituko da Iskizak larunbateko, 15:15etik aurrera, antolatutako erritmikoko festa.

Iskiza Sakana gimnastika erritmikoko klubak eta Erkudengo Ama abesbatzak elkarrekin eskainiko duten ikuskizunari Fusion arte izenburua eman diote. Abesbatzaren kantuen erritmora koreografiak eginen dituzte Iskizako kideek Iortian. Aurreneko kantuan abesbatzak Hodei Alegre musika eskolako perkusio ikaslearen laguntza izanen du. Sarrerak kultur gunean bertan eskuratu daitezke.

Gimnastika erritmikoko festa hartuko du Altsasuko kultur gune pareko plazak bihar 15:15etatik aurrera (eguraldiak lagunduko ez balu, Burunda frontoiak). Sakanako gimnastak eta beste ume batzuk abiaraziko dute ospakizuna: gimnasia erritmikoko aparatuekin jolasteko aukera izanen dute, dantza koreagrafiak eginen dituzte, jantziekin argazkiak atera, jolastu, makilatu eta beste askorako aukera izanen da. Festa denez, ongi pasatzeko aukera izanen dute parte hartzaileek. Bi orduren ondoren, 17:!5ean, Iskiza Sakana klubekoek Burunda frontoian ikasturte akaberako erakustaldia eskainiko dute.

Abesbatzak kantatuko dituenak      
Kanta Egilea Moldaketa Letra
Volver Carlos Gardel Dante Andreo Alfredo Lepera
Kom Norvegiako herrikoia Monica Aslunde  
I Dreamed a Dream Michel Schomberg Jose Luis Gorospe  
Somewhere over the rainbow Harold Arlen Cliff Harris  
Mendirik mendi Sabin Salaberri    
The lion sleeps tonight Julion Dominguez