4 pertsona atxilotu dituzte enpresa batean lapurreta saiakera egiteagatik

Guaixe 2016ko eka. 10a, 10:46

Prebentziozko patruila egiten ari zirela ikusi zituzten foruzainek

Altsasuko Foruzainen Komisaldetiko agenteek lau pertsona atxilotu dituzte berriki, Altsasuko enpresa batean indarrez lapurreta saiakera egiteagatik. Prebentziozko patruila egiten ari zirela, lau pertsona jokabide susmagarrian ikusi zituzten foruzainek, arropak substantzia beltz batez zikinduta eta itxita zegoen enpresa batetik modu azkarrean ateratzen. Haiek atxilotu eta identifikatu zituzten. 29 urteko N.M eta I.F.M, 24 urteko V.P eta 19 urteko S.G. dira, atzerritar jatorrikoak. Ondoren, enpresako arduradunei hots egin zieten, enpresan miaketa egiteko. Zantzuak ikusita, atxilotu zituzten, indarrez lapurreta saiakera egiteagatik akusatuta.