Bargagainek ikasturteari agur

Guaixe 2016ko ekainaren 16a

Igandean erakustaldia egin zuten Zelandin

Igandean kurtso bukaerako erakustaldia egin zuen Bargagain Taekwondo klubak Zelandi kiroldegian. Aurten 60 neska-mutiko trebatu dira arte martzial honetan, Gerardo Montero Rivera irakaslearen esanetara. Igandeko erakusketan ikasturtean ikasitakoa erakutsi zuten, gogoz.