Paperezko eta benetako eszena-tokiak, bat

Guaixe 2016ko eka. 19a, 11:37

Arkatz liburu-dendak antolatuta altsasuar talde batek La fábrica de sombras liburuaren eszenatokia bisitatu zuten maiatzaren 29an. Ibon Martin idazlearekin berarekin Iratiko oihanean eta Orbaitzetako arma-olan barna literatur-bisita gidatua egin zuten. Egun pasak bazkari ederra barne zuen. Arkatz liburu-dendak halako txango bat antolatzen duen bigarren aldia da. Joan den urtean egile berarekin Pasaia ezagutu zuen irakurle talde batek. Literaturarekin zerikusia duten ekimenak sustatzen segituko du Elena Aldasorok. Bestalde, joan den astean Arkatz liburu-dendak bere 30 urteurrena ospatu zuen.