Udala Udaltzaingoaren Foru Legearen diseinuan parte hartzen ari da

Guaixe 2016ko eka. 17a, 09:52

Altsasuko Udaleko ordezkariak eta Nafarroako beste 36 herrietakoak ostiralean Mª Jose Beaumontekin, Presidentzia, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilariarekin elkartu ziren Lizarran ostiralean. Martxoaren 15ean Tafallan egindako bilkuran hasi ziren Nafarroako Udaltzaingoaren Foru Legearen diseinuaren gainean lan egiten eta ostiralekoa segida izan zen. Legea egiteko lantaldea osatu zuten eta han hainbat udalen, gobernuaren eta NafarroakoUdal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkariak izanen dira. Topaketa horretan herriek dituzten udaltzain, alminte eta udal agenteen premiez aritu ziren.