Etxegabeen aterpeak 334 egonaldi izan zituen

Guaixe 2016ko eka. 17a, 10:56

Kaputxinoen komentuaren ondoan dago Altsasuko Udalaren etxegabeen aterpea. Joan zen urtean 334 egonaldi izan ziren han. Hau da, etxegabe zeuden eta Altsasun pasan zeuden pertsonei non lo egin, afaria eta gosaria eman zien udal zerbitzuak, baita Gasteizerako, ñIruerako edo Tolosarako tren txartela ere. Horregatik, Nafarroako Gobernuak 16.191,01 euroko diru-laguntza eman dio Altsasuko Udalari. Kaputxinoetako egoitza oso baldintza eskasetan dago eta udala Nafarroako Gobernuari behin baino gehiagotan proposatu dio kamineroena zen etxeetako batean kokatzea  zerbitzua.