Jazz arratsaldea

Guaixe 2016ko eka. 17a, 09:36

Gaur, 19:30ean, Altsasuko Haritza tabernan.

Horixe da Alberto Arteta group-ek egiten digun proposamena The Legacy (Errabal Jazz) diskoa aurkezterakoan. Aurten argitaratutako lan horrek 2014an kaleratutako Bat diskoak izandako arrakasta handiaren ondoren heldu da. Alberto Arteta saxofoi joleak Satxa Soriazu (Piano), Kike Arza(baxua), Luis Gimenez (gitarra) eta Juanma Urriza (bateria) lagunduta ariko da.

Alberto Arteta bere promozioko lehendabizikoa izan zen Pablo Sarasate Goi-mailako Musika Kontserbatorioan. Gaur egun han saxofoi irakaslea da. Ikasketak Amsterdamen osatu zituen Dick Oatts, Dave Douglas eta Don Menza maisuekin. Taldea osatu eta 2014an kaleratu zuten Bat diskoa. Hainbat emanaldi eman ditu mota guztietako areto eta jazz jaialdietan. Alberto Arteta, gainera, hainbat musika-proiektuko laguntzailea da, esaterako: The Broken Brothers Brass Band, Pirineos Jazz Orchestra, Kike Arza Quintet, Anaut, Baca Quartet, Talka Ensemble, Ulrich Calvo Group, Max Canalda Quartet eta abar. Talde horietako zenbaitekin diskoak grabatu ditu ere.