Metal doinuak gaztetxean

Guaixe 2016ko eka. 17a, 09:54

Larunbatean, 23:00etan, Altsasuko gaztetxean

Iruñerriko The Guilty Brigade hard punk taldeak Altsasun bere hirgarren diskoa aurkeztuko du, Polvora & Whisky. Laukoteak joan den urtean argitaratutako lanaren aurkezpen biraren barruan iritsiko da Altsasura. Haiek diotenez azken diskoak taldearen berezko estiloa finkatu egiten du, soinu sendoa. Disko horretan guztiaren kontra egiten du taldeak, bat bera ere tente utzi gabe, Storbais Ermuko boskotea da eta eurek “hardkuelge” bezala definitzen dute euren musika, kaña estilo guzti-guztiak gustatzen zaizkie eta, baina normalean trashcore egiten dutela esaten diete. Taldearen ernamuina 1989an sortu zen eta 1992an gorpuztu. Bina maketa eta CD sortu dituzte eta haien kantuak hainbat bildumetan opatu daitezke. Izorratzen dituenari buruz, ikusten dutenari buruz, irakurtzen dutenari buruz, gertatzen denari buruz eta bakoitzaren paranoiei buruz kantatzen dute.