Ramirez garaile Araian

Guaixe 2016ko eka. 21a, 11:05

1,5 km-ko proban gailendu zen

Igandean VI. Araia Krosa jokatu zen, hainbat modalitatetan. Proba nagusian (6,1 km) Endika Donnay izan zen garailea (19:42). Asier Palacios 32.a sailkatu zen (22:33), Kike Aldasoro 82.a (27:15) eta Aingeru Azazeta 83.a (27:16). Distantzia laburrean, BEA lasterketan (1,5 km) Jose Ramon Ramirez altsasuarra izan zen txapelduna (5:08).