Margolari sarituak

Guaixe 2016ko eka. 23a, 18:54

Beheko lerroan, eskubian bi sakandarrak.

Koadro baten bizitza ezkutua. Izenburu hori zuen pintura lehiaketaren aurreneko edizioa antolatu dute Nafarroako Unibertsitateko Museoak eta Morras Cebrian fundazioak. Lehiaketaren helburua pintura garaikideko sormena sustatzea ikastetxe eta pintura-akademietako ikasleen artean. Bost maila izan zituen lehiaketak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, pintura akademiak eta Hezkuntza Berezia. Azken maila horretako sarietako bat Isterria ikastetxearendako izan zen. Han ikasten duten bi ikasle sakandarrek jaso zuten saria.