guaixe.eus

Elkarrekin Ahal Dugu, sendo

  Politika  Altsasu
  ALTSASU ko Hauteskunde Orokorren emaitzak        
  KONGRESUA   2016         2015           2011  
    KOPURUA         KOPURUA   %     KOPURUA KOPURUA   %
  Hauteskunde errolda   5.705         5.721           5.788  
  Parte-hartzea 3.718   %65,17     3.986   %69,67       3.716   %64,20
  Abstentzioa 1.987   %34,83     1.735   %30,33       2.072   %35,80
  Boto baliogarriak 3.680   %98,98     3.946   %99,00       3.637   %97,87
  Boto baliogabeak 38   %1,02     40   %1,00       79   %2,13
  Zerrendei emandakoak 3.651   %98,20     3.919   %98,32       3.589   %96,58
  Boto zuriak 29   %0,78     27   %0,68       48   %1,29
  HAUTAGAITZA                            
  Ciudadanos 121   %3,29   Ahal dugu 1.060   %26,86            
  EH Bildu 623   %16,93   Ciudadanos 167   %4,23           %28,73
  Elkarrekin Ahal dugu 1.283   %34,86   EH Bildu 636   %16,12     Amaiur 1.045   %28,73
  Geroa Bai 397   %10,79   Geroa Bai 668   %16,93     Geroa Bai 640   %17,60
  Libertate Nafarra 3   %0,08   IU-Batzarre-UpeC 124   %3,14     Izquierda-Ezkerra 173   %4,76
  PACMA 30   %0,82   Libertate Nafarra 3   %0,08            
  PSOE 543   %14,76   PACMA 24   %0,61            
  Recortes Cero-Berdeak 12   %0,33   PSOE 585   %14,83     PSOE 771   %21,20
  SAIN 2   %0,05   Recortes Cero-Berdeak 12   %0,30            
  UPN-PP 630   %17,12   SAIN 1   %0,03     SAIN 4   %0,11
  UPyD 7   %0,19   UPN-PP 632   %16,02     UPN-PP 855   %23,51
    0   %0,00   UPyD 7   %0,18     UpyD 44   %1,21
    0   %0,00         %0,00     Equo 17   %0,47
    0   %0,00         %0,00     Pirata 30   %0,82
    0   %0,00         %0,00     PUM+J 9   %0,25
    0   %0,00         %0,00     U.C.E 1   %0,03


Hiru altsasuarretik batek Elkarrekin Ahal Duguren alde egin du. Duela sei hilabete Ahal Dugu eta Orain Batera hautagaitzek baino 223 boto gehiago eskuratu ditu. 2. indarrak lortutako botoen bikoitza eskuratu du. Bigarren postua UPN-PPrendako izan da, nahiz eta bi boto galdu, ehunekoetan babesak 1,02 puntu egin du gora. 13 boto galduta altsasuarren hirugarren aukera bihurtu da EH Bildu, ehunekoetan 0,81 puntu jaitsita.

42 boto galdu baditu ere alderdi sozialista Altsasun 4. aukera bihurtu da, abenduan 5. zen. Geroa Bai sei hilabetetan altsasuarren 2. aukera izatetik 5. izatera pasa da. Bidean koalizioak 271 boto eta ehuneko 6,14 puntu galdu ditu. Ciudadanosek ere botoak galdu ditu Altsasun, 46, herriko 6. aukera izaten jarraituz.

Foru gobernuari eusten dioten lau indarrek Altsasun 47 boto galdu dituzte urte erdian. Denbora tarte berean abertzaleen aldeko hautua 284 pertsona gutxiagok egin dute. UPN-PP eta PSN taldeak 44 boto galdu ditu, abenduko joerari segituz.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

Datu "ofizialak" horiek badira ere, abenduko hauteskundeetako emaitzak gaizki daude. Podemosek 1084 boto lortu zituen aurrekoan, ez 922 hor jartzen den bezala. Akta jasotzerakoen egondako akatsen batengatik, abenduaren 20ean Podemosenak ziren 138 bozka "SAiN" alderdiari gehitu zitzaizkion, honi 139 bozka emanez, inongo logikarik ez duen emaitza. Podemosek A20ean 1060 bozka atera zituen, eta datu hori kontuan izanda beste datuetako asko (portzentaiak, adibidez) gaizki daude. ;-)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak