Koxka tabernak Espainiako Kopa du jokoan

Guaixe 2016ko uzt. 1a, 09:54

Espainiako Kluben Arteko ANFS Espainiako Kopa Torremolinosen eta Alhaurín de la Torren jokatuko da asteburu honetan

Asteburu honetan, garilaren 2an eta 3an, Espainiako Areto Futbol Kluben Arteko ANFS Espainiako Kopa jokatuko da Torremolinosen eta Alhaurín de la Torren. Multzoka banatuta ligaxka jokatuko dute kopan ariko diren taldeak, eta multzo bakoitzeko talde onenek jokatuko dute bukaerako fasea.

Kopako txapeldunak, trofeoaz gain, sari garrantzitsua izango du: UEFSk antolatutako Europa 2017 txapelketan Espainia ordezkatzeko txartela.