Espainiako banderaren lapurreta

Guaixe 2016ko uzt. 4a, 11:57

Altsasuko Foruzaingoaren parean dauden mastetatik Espainiako bandera kendu eta berarekin eraman zuen kaputxa jantzia zuen pertsona batek. Joan zen ostegunean izan zen, 2:00ak aldera. Polizia etxean ez zen foruzainek, patruilatzen ari baitziren. Iruñeko zentraletik jakinarazpena jaso eta polizia etxera iritsi zirenerako han ez zen inor. Gertaerak ikertzen ari diren bitartean beste bandera bat jarri dute mastan, Europakoarekin eta Nafarroakoarekin batera.