Igandetik igandera dantzan

Guaixe 2016ko uzt. 14a, 17:28

Dantza campuseko parte-hartzaileak.

Eta gehiago ere egiten dute Irantzu Gonzalez Azpirozen dantza eskolak antolatu duen campusean izena eman dutenek. Otadiko Kristo Deuna aterpetxean 19 ikasle dira dantzan trebatzen ari direnak. Igandean sartu ziren eta igandera arte luzatuko dute dantzaren inguruko egonaldia. Dantza garaikidea, klasikoa, gaur egungo dantza eta gorputzaren kokapen egokia lantzen ari dira.

Gonzalezez aparte, Jenny Domingo (funky irakaslea), Iñigo Palomo (begirale eta kirol entrenatzailea) eta Andrea Galbete (ekintzen arduraduna) dira ikasleekin daudenak. Izan ere, guztia ez da dantza campusean: igerilekura edo Donostiara joan dira, body paint saioa, makillaje tailerra, argazki tailerrak dituzte eta beste hainbat kontu. Gainera, larunbatean Iortian dagoen dantza ikuskizunarekin gozatzeko aukera izanen dute.