Lizarrako Larrazia dantza taldeak aurten mende erdia bete du. Hori dela eta, Nora ezean dantza ikuskizuna sortu zuen, Altsasun bihar ikusteko aukera izanen dena. Musikariak, dantzariak eta aktoreak bat egiten dute eszenan ikuskizun ederra eskaintzeko. Pertsona ugariren lana ikus-entzunezko efektuekin lagunduta ikusgai izanen da.
Martin jaikia dago, kafea eskutan. Goizeko 6:00ak dira, eguzkia ateratzen ari da eta Martinek triste begiratzen dio leihotik bestalde dagoen Bermeoko portu zaharrari. Haurrak eta Begoña lo daude. Azken gaua dute Bermeoko pisu txikian. Martinen masailean behera malkoa isurtzen da. Ez dago atzera bueltarik. Hori da Nora ezean ikuskizunaren hasiera.
Nafarroako Gobernuaren Kultur programaren barruan dago Altsasuko emanaldia. Ikuskizun bakoitzarekin batera jarduera osagarri bat eskaintzen du programak. Altsasuren kasuan San Pedro inguruko hariztian zaldiz ibiltzeko aukera. 10:00etatik 17:30era izanen da horretarako aukera Errotain Zaldi Ibilaldiak enpresaren bidez. 687 424 839 edo 626 749 149 telefonoen bidez edo errotain@gmail.com e-postaren bidez eman daiteke izena.
Bideoa: