Bargagainen elkartuta

Guaixe 2016ko uzt. 18a, 13:56

Bargan gora eginez, edo Urbasako pagatik joanda, aurretik edo atzetik, altsasuar mordoa elkartu zen Bargagainen atzo. Aldaparenak eginak, Sebastian Uhalde apaizak meza eman zuen. Elizkizunaren ondoren, eguerdian, elkartutako guztiendako auzatea izan zen. Giro ederrean, zortzikoa dantzatu zuten. Ospakizuna antolatu zuen Altsasuko Mendigoizaleak taldeak festako gastua estaltzeko urdaiazpikoa zozketatzeko txartelak saldu zituen. Irabazleak saria gaur jasoko du.


Argazkiak: Altsasuko Mendigoizaleak.