Etorkizuneko 30 futbolari trebatzen

Guaixe 2016ko uzt. 21a, 12:19

Mank-eko futbol campuseko lehen txandan murgilduta dabiltza 30 gaztetxo

Astelehenean hasi eta ostiralean despedituko da Sakanako Mankomunitateak antolatutako futbol campuseko lehen txanda. Peio Goikoetxea eta Iokin Lobo entrenatzaileen zuzendaritzapean, 2004tik 2006ra jaiotako 30 mutil trebatzen ari dira futbolean. Entrenatzaileek Imanol Loboren laguntza dute. Teoria eta praktika uztartuz eta jolasen bidez, futbolaren nondik norakoetan sakontzen ari dira. Baina dena ez da futbola, campusaren bukaeran Dantzaleku igerilekuetan bainua hartzeko tartea baitute guztiek. Eta nabarmentzekoa da ere asteazkenean Anoetara egindako irteera. Errealeko instalakuntzak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten guztiek.
Hurrengo astean 2001etik 2003ra jaiotako 28 gaztetxo ariko dira futbol campusaren bigarren txandan.

Futbol campuseko lehen asteko partaideak
Peru Goikoetxea Irisarri, Gorka Gasco Claver, Iker Lizarraga Eskiroz, Josu Larrea Martinez, Luken Goikoetxea Ziordia, Eneko Guajardo Asurabarrena, Pablo Senosiain Galarza, Markel Mazkiaran Aznar, Oier Garcia Agirre, Aimar Lopez de Goikoetxea Zufiaurre, Igor Aldasoro Goikoetxea, Asier Somocurcio Perez, Mikel Lizarraga Senar, Mikel Rodriguez Ieregi, Jose Exposito Saez, Aitor Augusto Martin, Asier Etxeberria Anton, Jon Cano Palomo, Jon Lopez de Goikoetxea Perez, Amets Aristizabal, Ayrton Santander, Jon Navarro Fresneda, Aritz Sevilla Rodriguez, Jon Ayerbe Senar, Oihan Guinea Zufiaurre, Oier Flores Marcos, Eneko Iraurgi Marcos, Harri Landa Lasa, Hegoi Lakuntza Zelaia eta Asier Claver Fuentes.