12 urtetik gorako gazteek Dantzalekuko igerilekua haiendako izanen dute ostegun gauero. Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak Gaueko pulunpa eskaintza prestatu dute. Dantzalekura joaten diren gazteek afarirako ogitartekoa eskuratu ahalko dute. Igerilekuan gaueko bainuarekin batera, bestelako jarduerekin gozatzeko aukera izanen dute. Aurreneko pulunpan aquagyma izanen da. Ondoren etorriko dira jokoak, aquadance eta gynkana.