Suteko kea arnasteagatik artatuak

Guaixe 2016ko uzt. 26a, 12:18

Bakea kaleko bloke bateko bigarren solairuko pisu bateko egongelan sutea piztu zen domekan, 15:45 aldera. Haren jabea eta auzokide bat sutea itzaltzen saiatu ziren. Saiakera horretan kea arnastu zuten eta, lehenik, osasun etxera, eta, ondoren, Nafarroako Ospitale Gunera eraman zituzten. Sutea suhiltzaileek itzali zuten.