Ospa Eguna

Guaixe 2016ko abu. 26a, 10:00

Larunbatean izanen da.

Lurrez, itsasoz eta airez… alde hemendik. Lelo hori du bosgarren Ospa egunak. “Okupazio indarrak” Altsasun ez dituztela nahi aldarrikatuko dute beste behin Ospa mugimenduko kideek. Ospa egunerako deialdia egitearekin batera, mugimenduko kideek jakinarazi dute apirila eta garagarrila bitartean Altsasun 128 kontrol zenbatu dituztela, Guardia Civilaren 99 eta Foruzaingoaren 29. Ospako kideek gaineratu dutenez, denbora tarte horretan bi sarekada izan dira. Eta gogora ekarri dute garagarrilaren 15ean Guardia Civilak haurrei zuzenduta antolatutako jardunaldia ere.

Egitaraua
12:00etan Haurrendako jolasak, puzgarriak…
13:00etamn Kantu-triki poteo antirrepresiboa.
15:00etan Bazkaria.
17:00etan Kalejira mozkorgontarekin.
20:00etan Azken ekitaldia, plazan.
23:00etan Kontzertuak, plazan: Txep eta Astapalo.