Altsasuko 31 urteko mendizale bat hil da Frantziako Alpeetan

Guaixe 2016ko abuztuaren 9a

3.500 metroko altueratik erori egin zen Axio Aranburu Zurutuza gaztea

Axio Aranburu Zurutuza, 31 urteko gazte altsasuarra, hil egin zen atzo Frantziako Alpeetan, Ecrins mendilerroan, lagun batekin eskalatzen ari zela. Nonbait, Carre glaziarra zeharkatzen ari ziren biak, soka eten eta 3.500 metrotik Aranburu erori zenean. Bere lagunak berehala eman zuen abisua, baina larrialdi zerbitzuetakoek hilda aurkitu zuten gazte altsasuarra. Gorpua Grenobleko gorputegi batera eraman zuten. Samina da nagusi Altsasun eta Sakanan.