Tabernaren Acantilado nazioarteko jaialdietan

Guaixe 2016ko abu. 29a, 15:38
Helena Taberna Malagako zinema jaialdian. Argazkia; www.lamiaproducciones.com

Malagako Zinema jaialdian mustu zen Helena Tabernaren azken filma, Acantilado. Garagarrilaren 3an, berriz, zinema aretoetan ikusteko aukera izan zen. Horren ondoren, nazioarteko hainbat zinema jaialditan parte hartuko du zuzendari altsasuarraren lanak. Aste honetan ospatzen ari den Montrealgo (Kanada) jaialdiko sail ofizialean parte hartuko du. Tabernaren filma San Diegoko (AEB) nazioarteko jaialdian parte hartzeko aukeratua ere izan da. Gainera, Donostiako jaialdian altsasuarraren lana euskal zinemari buruzko Zinemira sailean emanen dute, lehiaketatik kanpo.

Bestalde, Tabernak jakinarazi du filmaren eskubideak beste herrialde batzuetan eskuratu dituztela eta Acantilado aurki Korea, Txina eta Europako hainbat herrialdeetan mustuko dela.