Helduen Hezkuntzan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2016ko ira. 1a, 12:54

Irailaren 16ra arte eman daiteke izena lehen lauhileko ikastaroetarako, eta otsailaren 7a baino lehen bigarren lauhileko ikastaroetarako.

2016-2017 ikasturtean Helduen Oinarrizko Hezkuntza ikasketak egin nahi dutenek izen ematea zabalik dute. Hezkuntza Departamentuak Altsasuko eskualdean honako eskaintza egin du: Oinarrizko Hezkuntzako Hasierako Ikasketak I eta II ikastaroak (matrikularen arabera taldea sortuko litzateke); Gako-gaitasunei buruzko prestakuntza moduluei (2. maila) dagokienez talde bana sortuko da komunikazioa gaztelaniaz eta matematika ikasgaietarako; sakandar berriendako Espainiako konstituzioari eta egoera soziokulturalari buruzko ezagutza taldea sortuko da eta matrikularen arabera gaztelania 2. hizkuntza gisa taldea sortuko litzateke eta, azkenik, gizarte egoera ahulean daudenei zuzenduta, toxikomanoen errehabilitazioari begira, astean gehienez 10 orduko saioak eginen dira Ibarrean dagoen zentroan.