Garagardo hitzordua

Guaixe 2016ko ira. 1a, 16:49

Zubiondo elkarteak guztia prest du Zubeztia plazan jarritako karpa 19:30ean zabaltzeko. Horrekin batera, zabalduko ditu ateak 14. aldiz Altsasuko garagardo azokak (2003an abiarazi zuten peñek). Handik pasatzen direnek iturriko zazpi garagardo eta botilako beste hainbat dastatzeko aukera izanen dute. Edanarekin batera jatekoa eskatzeko aukera ere izanen da: txerri-ukondoa, hainbat espeziadun txerrikia, saltxitxa, oilasko-errea eta beste. Gaur eta domekan 19:00etatik 00:00etara egonen da zabalik; ostiralean eta larunbatean, berriz, 19:30etik 3:00etara.