Extremadurako patroia ospatzera

Guaixe 2016ko irailaren 2a

Guadalupeko Ama, Extremadurako patroiaren festa ostegunetik, irailaren 8tik, larunbatera aurreratu du La Encina Extremadurako kultur elkarteak. Biharko ospakizunak San Juan ermitan hasiko dira, kantatutako mezarekin, 11:00etan. Hura despeditu ondoren, adiskidantza giroan, bildutakoendako auzatea izanen da ermitako zelaian, 12:30ean. Txerria hil zutenean egindako produktuak dastatuko dituzte. Ermita ingurutik elkartearen egoitzara lekualdatuko da ospakizuna. Izan ere, 14:30ean bazkaria izanen dute. Bazkal ondorena Iruñeko Extremadurako Etxeko dantza taldeak alaituko du.