Intxostia, bost urteko festak

Guaixe 2016ko ira. 2a, 12:34

Altsasuko zabalguneko festak, Intxostiako festak bosgarren edizioa izanen dute aurten. Zumalakarregi plaza, atzera ere, ospakizunaren epizentroa bihurtuko da. Egun guztirako prestatutako egitarauak eta aurreko edizioetan izandako giro ederrak auzotarrak festa giroarekin bat egitera animatuko ditu atzera ere. Intxostia auzoko festen antolatzaileek herriko hainbat establezimenduren laguntza izan dute.

Egitaraua
12:00etan Txupinazoa.
12:10ean Altsasuko erraldoi eta buruhandien dantza.
    Kalejira Intxostia txarangarekin eta poteoa.
    Japoniar bonbak.
12:15ean Iskiza gimnasia erritmikoko klubaren ikuskizuna.
14:30ean Herri bazkaria.
16:00etan Herri musika eta japoniar musiken jaurtiketa.
18:00etan Mejikano taldearen emanaldia.
19:00etan Saski handi baten zozketa.
19:30ean Yoseikan Budo erakusketa.
21:00etan Hodei magoaren Ordu magikoa erakustaldia.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:30ean Beti Jai taldearen emanaldia.
4:00etan Festen akabera.