Iñaki Gallego hamabigarrena Espainiako Paratriatloi Txapelketan

Guaixe 2016ko ira. 5a, 11:32

Gironan lehiatu zen Trigoi taldearekin lehiatzen den altsasuarra

Asteburuan Gironako Baynolesen Espainiako Triatloi eta Paratriatloi Txapelketa jokatu da, elite eta adinen araberako multzoen artekoa. Bertan aritu da Trigoi talde beasaindarrarekin aritzen den Iñaki Gallego. Normalean ohiko probatan aritzen da Gallego, baina hankan minusbaliotasun txikia dauka eta, horregatik, batzutako paratriatloi probatan hartzen du parte. Hala egin zuen asteburuan, eta Espainiako Paratriatloi Txapelketan aritu zen. Ongi aritu zen altsasuarra, sailkapen orokorrean 12.a eta bere mailan, PT4 gizonezkoen mailan, 4.a sailkatu baitzen (1:17:46). “Bukaerara arte aurrean egon nintzen, domina postuetan, baina beroaren ondorioak hasi nintzen nabaritzen. Hala ere, halako txapelketa ofizialetan lehen aldiz aritu naizen honetan lortutako emaitzarekin kontentu nago” adierazi du triatleta altsasuarrak.

Mikel Arretxe 29.a San Juan Triatloian
Igandean jokatu zen, Iruñean, 19. San Juan Triatloia. Proba nagusian triatletek 750 m igerian, 22 km txirrindulan eta 5,5 km korrikan egin behar izan zituzten. Arenas taldeko Iñigo Sevillano (1:11:15) izan zen azkarrena. Emakumezkoetan Ana Casaresek irabazi zuen (1:21:01) bere azken proba izango den honetan, erretiroa hartu baitu Nafarroako txapeldun handiak. Sakana Triatloi Taldeko Mikel Lakuntza 29.a sailkatu zen (1:28:48).

Maiza eta Igeltz Zumaian
Larunbatean, Zumaian, V. Zumaiako Sprint Triatloia jokatu zen, aldi berean Gipuzkoako Txapelketa zena (750 m igerian, 20 km bizikletan eta 5 km korrikan).